Muskizek klima-babeslekua izango du Mello mendian

El Cerro de La Llosa Kirol Elkarteak, Mello mendian 2019an izandako sute ikaragarriaren ondoren, 15.000 zuhaitz baino gehiago landatu ditu eta jarduera berriekin jarraitzeko asmoa du Petronor, Muskizko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, La Caixa Fundazioa, dohaintza pribatu bat eta herriko ikastetxeen eskutik.

Herriko bost ikastetxeetako (Muskizko Ikastola, Cantarrana Ikastola, Muskiz BHI, Somorrostro LH eta San Juan Ikastetxea) 3.000 ikaslek baino gehiagok modu aktiboan parte hartu dute proiektu honetan azken lau urteotan.

Suteek kaltetutako lurzati osoa estaltzea lortu ondoren, Kalorkos errekaren ondoan klima-babeslekua sortzea da egungo helburua, Muskizko bizilagunei erlaxatzeko eta naturaz gozatzeko lekua eskainiz.