José Andrés Palacios Nafarroako Merkataritza Ganberako zuzedanri nagusiak eta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko industria eta trantsizio ekologikoko kontseilariak Muskizko findegia bisitatu dute, Petronorrek abian dituen eraldaketa eta deskarbonizazio planak bertatik bertara ezagutzeko.
José Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren albokoak ezagutzera eman dizkie enpresak 2050ean zero isurpen garbi lortzeko jarraitu beharreko estrategiak. Industria deskarbonizatu eta berriztagarriagoa lortzeko Petronorrek abian dituen proiektu berriak ez ezik, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen datozen urteotarako estrategiak eta planak ere ezagutzeko aukera izan dute.
Era berean, findegia barrutik bisitatu dute, kontrol-gela ezagutuz eta 2023an martxan jarri zen 2,5 MWeko elektrolizagailuari arreta berezia emanez. Elektrolizagailu hau da Euskadin hidrogeno berriztagarria sortuko duen lehena, eta energiaz hornituko du Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoa, horretarako instalatu den hidroduktuaren bitartez.