Petronorrek Low Carbon Mobility Europako Foroan parte hartu du

Petronorrek Pauen (Frantzia) antolatutako karbono gutxiko mugikortasunari buruzko Europako foroaren laugarren edizioan parte hartu du.

Aitor Arzuaga Alba-Petronorreko zuzendari nagusiak mahai-inguru batean parte hartu eta beren-beregi azpimarratu du erregai berriztagarriek eta e-fuel sintetikoek izango duten funtsezko eginkizuna, Repsol, Enagas, Aramco eta Energiaren Euskal Erakundearekin bultzatutako lankidetza bidezko proiektuen bitartez Petronor Bilboko Portuan abiarazten ari den deskarbonizazio-poloa nabarmenduz.

Industria eta gizarte deskarbonizatu eta jasangarria sortzeko asmoz, Petronor etorkizun eraginkorragoa eraikitzen lagunduko duten teknologiak lantzen ari da. Horretarako, lehengaitzat atmosferatik atzitutako CO2a eta ura besterik erabiliko ez dituen zero karbono-aztarnako erregai sintetikoen lantegia eraikitzen ari da, duena. Gainera, egungo findegian ekoitzitako erregaiek gero eta hondakin organiko gehiago dituzte, erabilitako landare-olioak eta biomasatik ateratako hondakinak kasu.