Petronorrek, kultura funtsezko ondasuntzat sustatzearen alde hartu duen konpromisoaren harira, lehen aldiz Abanto-Zierbenan antolatu den Bilbao BBK Live Herrian babestu du.
Guztira, hamaika kontzertu antolatu dira herriko kaleetan, sarrera librekoak, zuzeneko musika sustatu eta kultura inpaktu-eragiletzat bultzatzeko asmoz.
Programazioaren bi agertokiak Blasco Ibañez parkea eta Eusko Gudariak plaza izan ziren. Jardunaldi osoan, bertaratutakoek Amona Molona, Aimarz ,The Soulders eta Ben Yart taldeez eta Jordi Évole kazetaria buru duen Los Niños Jesús bertsio-bandaz gozatzeko aukera izan zuten. Horiekin batera, Confeti de Odio, Jimena Amarillo, Amatria, Galerna eta Las Petunias kantariek ereabestu zuten.,
Ekimenak jasangarritasun eta inklusioaren alde apustu egitea ere izan du helburu, ingurumenarekin arduratsua eta herritarrentzat irisgarria den ekitaldia bermatuz.