Manu Núñez Petronor Innovacióneko zuzendariak Petronorren proiektu berriak eman dizkie ezagutzera, teknologian eta industrian oinarritutako trantsio energetikoaren aldeko apustuaren barruan.
Bestalde, findegira egindako bisitak Petronorren funtzionamendua ezagutzea izan du ardatz, eta arreta berezia eman diote 2,5 MWeko elektrolizagailuari, izan ere, Euskadin hidrogeno berriztagarria sortzen duen lehena izateaz gain, horren horniketa egiten Abanto-Zierbenako Parke Teknologikoari, horretarako instalatuta dagen hidroduktuaren bitartez. Era berean, Petronorrek EICn dituen bulegoetara egindako bisitan, Hidrogenoaren Euskal Korridoreak datozen urteotarako abian dituen estrategiak eta planak ezagutzeko aukera izan dute.
Manu Núñezen hitzetan, “guretzat aukera bikaina da, gaur bisitari dauzkagun Txileko enpresa handi hauek abian ditugun proiektuen inguruko interesa agertzea eta gure instalazioak ezagutzera etortzea. 2050ean zero isurpen garbi lortzeko darabilgun ibilbide-orria betetzen lagunduko diguten proiektu eta inbertsio guztiak bultzatzea da Petronorren etorkizuneko helburu nagusietako bat. Industria trakziogilea gara, kalitatezko enpleguaren sortzailea eta gizarte osoaren mesedeko aurrerabidearen eragilea”.