Juan Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua, Muskizko findegian egon da, Petronorrek abian dituen eraldaketa-proiektu berriak bertatik bertara ezagutzeko.

Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentearen hitzetan, “gure helburu nagusia zero isurpen garbiko industria lortzea da. Horretarako, beharrezkoa da prestakuntza akademiko teknologiko eta industriala jaso duten profilak izatea, ondoren deskarbonizazio-prozesuan murgilduta dagoen Petronor enpresa aitzindarian sartu ahal izateko”.

“Konpromiso irmoa dugu gazteek industriaren barruan proiektu profesionalak eta pertsonalak garatzeko aukera izan dezaten. Badakigu etorkizuna haiengan dagoela, eta ondorioz, Petronorrentzat giltzarrizko da talentua atzematea eta talentuan inbertitzea”.

Gainera, sailburuak findegiak 2050ean zero isurpen garbi lortzeko abian dituen inbertsioak ezagutu ahal izan ditu.