Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur, ekainak 10, 1. Lantegiko Unitateak abian jarri aurreko lanak hasiko direla. Lan horien bitartez, zirkuituak eta ekipoak atmosferara lurruneztatuko dira barruan dagoen airea ateratzeko, baina honek ez du inolako gorabeherarik eragingo.
Prozesu honetan, 1. Zuziari atxikitako lineak ere lurruneztatuko dira, eta zuzia ikusteko moduan egongo da, biharko, ekainak 11, aurreikusita dagoen piztueraren aurretik.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.