Bitarte honetan, litekeena da unitate batzuek atmosferara lurruneztatzea, ekipo eta lineen barruan dagoen airea husteko, eta beste unitate batzuk fase aurreratuagoetan egotea eta hauetan zirkuituak betetzen edo eragiketa-baldintza normalak bilatzen hastea.
Gaur hasita, ekainak 13, C1, P1, N1, TG3, M1 eta B1 unitateei dagozkien sekuentziak hastea espero da.
Jakinaren gainean izango zaituztegu berrabiarazteko prozesuan izandako aurrerapenen inguruan.
Aipatutako unitateak abiarazteko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie.
Hala ere, litekeena da une batzuetan zuzian sugarra areagotzea, unitateak lurruneztatzea eta eta aldian-aldian zarata-maila igotzea unitate horien inguruan.
Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.