Petronorrek jakinarazi nahi du aurrera jarraitzen ari dela urte anitzeko mantentze-lan programatuen ondorioz geldirik egon diren unitateak (1. Lantegia) pixkanaka-pixkanaka berrabiarazteko prozesuarekin.

Egun, G1, G3, S1, SR4 y SR5 unitateak berriz ere martxan jartzeko prozesuan sartuta dago.

Bitarte honetan, litekeena da unitate batzuek atmosferara lurruneztatzea, ekipo eta lineen barruan dagoen airea husteko, eta beste unitate batzuk fase aurreratuagoetan egotea eta hauetan zirkuituak betetzen edo eragiketa-baldintza normalak bilatzen hastea.

Aipatutako unitatean berriz ere abiarazteko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie.

Hala ere, litekeena da une batzuetan zuzian sugarra areagotzea, unitateak lurruneztatzea eta aldian-aldian zarata-maila igotzea unitate horien inguruan.

Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.