Petronorrek jakinarazi nahi du, gaur hasita, HD3 Hidrodesulfurazio Unitatea (2. Lantegia) berriz ere martxan jartzeari ekingo zaiola. Unitate hau ekainaren 15ean geldiarazi zen mantentze-lanetako esku-hartze bat egiteko.

Aipatutako unitatea abiarazteko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie

Hala ere, litekeena da une batzuetan zuzian sugarra areagotzea.

Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.