Egun, Petronor deskarbonizatutako findegi bihurtzeko prozesuan murgilduta dago, erabilitako landare-olioak bezalako hondakin organikoak eta biomasatik zein nekazaritzako elikagaien industriatik ateratako hondakinak erabiliz % 100 berriztagarriak diren erregaiak ekoizteko gai diren prozesuen bitartez.
Manu Núñez Petronor Innovacióneko zuzendariak aurkeztu dizkie 2050ean zero isurpen garbi lortzeko garatzen ari diren ekintzak, 2023ko urrian abian jarri zenez geroztik hidrogeno berriztagarria sortzen duen Euskadiko lehen elektrolizagailua labur-labur bisitatzeaz gain.
Bestalde, Ganberako kideek Petronorren funtzionamendua ezagutu ahal izan dute, baita konpainiak teknologian eta industrian oinarritutako trantsizio energetikoa bultzatzen lagun dezaketen produktu berrietan lortutako posizionamendu estrategikoa ere.