Marisol Garmendia Gobernuaren ordezkaria, Petronorren bisitari

Marisol Garmendia Gobernuaren ordezkaria Muskizen egon da, Petronorren jarduera eta industrian nahiz teknologian oinarrituta deskarbonizazioan laguntzeko abian dituen proiektuak bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

Era berean, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak eta Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren albokoak Hidrogenoaren Euskal Korridoreak datozen urteotarako dituen estrategiak eta planak ezagutzera eman dizkiete Muskizko alkate Eduado Brionesi eta ordezkariari, baita 2050ean zero isurpen garbi lortzeko enpresan egiten ari diren ekimenak ere.

Gainera, gertu-gertutik ezagutu ahal izan ditu, erabilitako landare-olioak bezalako hondakin organikoak eta biomasatik zein nekazaritzako elikagaien industriatik ateratako hondakinak baliatuz, gero eta berriztagarriagoak izango diren erregaiak ekoizteko aukera emango duten ekintza guztiak.