Oihane Jovek eta Aitzol Olivaresek Petronorren Sendagorta beka jaso dute

Talentu berriak bikaintasunean trebatzea; helburu horrexekin eman dizkie Petronorrek bi Enrique Sendagorta beka Oihane Jove eta Aitzol Olivares Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleei.

Horrela, enpresak UPV/EHUko Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterreko bi ikaslerik bikainenen espediente akademikoa saritu du, findegiaren sortzaile eta lehen presidente izan zenaren oroimenezko bekak emanez.

Ekimen honen bitartez, Petronorrek ingeniaritzako ikasleen nazioarteko prestakuntza aurreratua sustatu nahi du energia, berrikuntza zein digitalizazioaren arloan, bi ikasleei titulazio bikoitza lortzeko aukera emanez beren espezialitateetan.

Oihane Jovék ingeniaritza aeroespazialeko bigarren ikasketak egingo ditu, eta Aitzol Olivares adimen artifizialeko ingeniaritzan espezializatuko da. Batak zein besteak Cincinnatin egingo dituzte ikasketak.

Ekitaldian, Manu Núñez, Petronor Innovaciónko zuzendariak, Roberto Velasco Petronorreko kontseilariak, Andrés Sendagorta Sener Taldeko presidenteak eta Charles Pinto Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak parte hartu dute.