Petronorrek jakinarazi nahi du P2 Platforming Unitatea berriz ere abian jartzeko prozesua hasi duela, ekainaren 7an mantentze-lanetako esku-hartze bat egiteko geldiarazi ondoren. Jarraian, P2ko geldialdiaren eraginez geldirik egon den N2 Desulfurazio Unitatea berrabiarazteari ekingo zaio.

Era berean, ekainaren 15etik aurrera, geldialdia egingo da HD3 Hidrodesulfurazio Unitatean mantentze-lanetako esku-hartze bat egiteko.

Aipatutako unitateak abiarazi eta geldiarazteko sekuentzietan, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie.

Hala ere, litekeena da une batzuetan zuzian sugarra areagotzea.

Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko lurralde-ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.