Bilbo Europako automobilismo klasikoaren eta kirol-automobilismoaren hiriburu bihurtu da “Arte sobre Ruedas Villa de Bilbao” nazioarteko jaialdiari esker, eta Petronorrek ekitaldi honetan parte hartu du San Mamesen, Arriaga Antzokian eta Emakumeen Plazan stand bana jarriz eta Porsche bat, Volkswagen bat, BMW moto bat eta Vespa bat bezalako ibilgailu klasiko arras ezagunak ikusteko aukera emanez.
Nabarmentzekoa da, desfilean lau ibilgailuek gasolina berriztagarria erabili dutela, ibilgailu “klasikoei” ere teknologia berriez gozatzeko aukera emanez eta iragana eta etorkizuna uztartuz. Ildo horretan, Aitor Arzuagak, Petronorren izenean, Automobilismo Kluben Nazioarteko Kongresuan parte hartu eta erregai berriztagarriek automobilismoaren sektorean duten etorkizuna nabarmendu du.
Jardunaldiaren amaieran, Petronor izan da, Bilbo-Galdames ibilbideko (Loizaga dorrea eta itzulera) “Villa de Bilbao” erregulartasun-rallyari irteera eman dion Arkuaren babeslea.