Petronorrek “Hydrogen to Amsterdam” (H2A) elkartearen nazioarteko jardunadian parte hartu du.

H2A elkartea Amsterdamgo portuaren kokapen geografikoak eta bertako azpiegitura eta aktiboek bultzatuta sortu zen. Partzuergo hau osatzen duten tokiko enpresek eta nazioarteko bazkideek indarrak batu dituzte hidrogeno berdea inportatzeko.

Iaz, Amsterdamgo eta Bilboko portuek, Petronorrekin eta beste enpresa energetiko batzuekin batera, Elkar Ulertzeko Memoranduma sinatu zuten, Bilbo eta Amsterdamen artean hidrogeno berriztagarriaren korridore bat elkarlanean garatzeko. Akordio horren ondorioz, Aitor Arzuaga Alba Emission Free Energy Petronorreko zuzendariak ekitaldiaren barruan antolatutako mahai-inguruetako batean parte hartu du.