Ricardo Ituarte Segurtasuneko sailbururdea Muskizera etorri da Petronorren jarduera eta 2050ean zero isurpen garbi lortzeko abian dituen ekimenak bertatik bertara ezagutzeko.

Harekin batera, Joana Egiluz Babes Zibileko sailburuordeak, Asier Erkoreka Segurtasuneko Koordinazioko zuzendariak, Victoria de Jesús Landa Ertzaintzako zuzendariak, Asier Martinez Cyberzaintza Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren ordezkariak eta Josu Lopez de Aretxaga Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren ordezkariak gertu-gertutik ezagutu ahal izan dituzte industriatik eta teknologiatik deskarbonizazioan aurrera egiten laguntzeko enpresak esku artean darabiltzan proiektuak.

Jose Ignacio Zudaire Petronorreko CEOaren albokoak eta Manu Núñez Petronor Innovacióneko zuzendariak lagunduta, bertaratutakoek, erabilitako landare-olioak bezalako hondakin organikoak eta biomasatik zein nekazaritzako elikagaien industriatik ateratako hondakinak baliatuz, gero eta berriztagarriagoak izango diren erregaiak ekoizteko aukera emango duten ekintza guztiak ezagutzeko aukera ere izan dute.