Juan Pérez-Mercader Fisikako doktore eta Espainiako Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Goreneko (CSIC) ikerketa-irakasleak foro bat egin du EICren eraikinean, EIC Fundazioak antolatuta eta Petronorrek babestuta.
Pérez-Mercader ikertzaile seniorra da Harvardeko Lurreko eta Planetetako Zientzien Departamentuan eta Bizitzaren Jatorriari buruzko Ekimenean, eta horrez gain, NASAko Astrobiologia Institutuarekin batera sortu zuen Espainiako Astrobiologia Zentroko zuzendaria da.
Hitzaldian argi utzi nahi izan du zein den bere eginkizuna eta nolako aurrerapenak lortzen ari den laborategian, biokimikatik aldendutako ‘bizitza’ mota guztiz sintetiko eta artifizialak sortzeko ikerketan. Hau da, karbono-molekuletatik abiatuta, DNArik ez duten elementu biziak sortzeko.

