Petronorrek esperientzia pilotua aurkeztu du gaur goizean BBK Live jaialdiko joan-etorri batzuetarako, hidrogeno berriztagarria erabiltzen duten bi ibilgailuren laguntzaz.
Mugikortasuna deskarbonizatzeko alternatiba guztien bila, enpresak jatorri berriztagarriko hidrogenoarekin funtzionatzen duten Irizar markako autobus bat eta bi Toyota auto ditu.
Petronor Innovación-eko Miguel Palaciok ibilgailuak aurkeztu eta horien zirkulazio-ezaugarriak eman ditu ezagutzera. Bien kasuan, hidrogeno berriztagarriaren horniketa Irizar eta Toyota enpresek berek egin dute Ormaiztegiko lantegian eta Bilboko kontzesionarioan, hurrenez hurren. Horrek guztiak argi adierazten du Euskadin beharrezko gaitasunak eta borondatea dauzkagula erregai berriztagarrien garapenaren erreferentzia izateko.

