Gorostiza eta El Regato taldeak, Herriarteko Katxete Bolo Txapelketako irabazleak

Gorostizako (Zierbena) emakumezkoen taldeak eta El Regatoko (Barakaldo) gizonezkoen taldeak irabazi dute Zierbenako La Arenako karrejuan Petronorren babespean antolatutako Jon Ander Sotoren oroimenezko Katxete erako Herriarteko Bolo Txapelketa.

Emakumezkoen txapelketan, Gorostiza nagusitu da 45 bolorekin, eta ondoren Urioste sailkatu da 44 bolorekin. Hirugarren postuan Ugarte geratu da, 36 bolorekin. Laugarrenak Durañonako neskak izan dira 34 bolorekin; bosgarrenak Sanfuentesekoak 33rekin; eta azkenak, La Arenakoak 31 bolorekin.

Gizonezkoen kategoriari dagokionez, El Regato taldeak irabazi du 51 bolorekin. Bigarren postuan Ugarte (46 bolo) geratu da, eta jarraian Durañona (41 bolo). Horien ondotik daude Urioste (40), La Arena (35) eta Sanfuentes (21). Azken postuan geratu da Gorostiza, 11 bolorekin.

Aurreko edizioan bezalaxe, txapelketa honek omenaldia egin dio Jon Ander Soto bertako bolari gazteaei. Bere familiak harriz grabatutako garaikur oroigarria eman die garaileei.