JD Somorrostrok irabazi du XVI. Petronor Futbol Txapelketa

Juventud Deportiva Somorrostro taldea nagusitu da Muskizko El Malecón futbol-zelaian jokatutako XVI. Petronor Futbol Txapelketan, CD Gallarta eta Abanto Club taldeen aurka 45na minutuko hiru partida jokatu ondoren.

Lehendabizi, Abanto Gallartaren aurka lehiatu eta 3-0 irabazi zion bigarren postuan geratu zen taldeari. Ondoren, Gallarta eta Somorrosotro izan ziren aurrez aurre, eta Somorrostrok irabazi zuen gol bateko aldearekin. Azkenik, JD Somorrostrok Abantori ere irabazi zion gol batekin.

Horrekin guztiarekin, Somorrostro izan zen sailkapeneko buru, atzetik Abanto zuela.

Beatriz Gomez Villegas Petronorreko harreman instituzionaletarako teknikariak eman zion txapelketako garaikurra JD Somorrostro taldeari, Eduardo Briones Muskizko alkatea eta Alfonso del Barrio klubeko presidentea ondoan zituela.