Larrialdi orokorreko simulakroa Petronorren

Petronorrek urtero egin ohi duen larrialdi-simulazioa egingo du bihar findegian, egiazko kasu bati aurre egiteko jarduera-protokolo guztiak prest daudela ziurtatzeko asmoz. Simulazioa abisu akustiko batekin hasiko da.

Simulakro honetan, jarduketa guztiak egiazko larrialdia balitz bezala egingo dira findegian nahiz itsas-terminalean. Ondorioz, litekeena da kontingentzia-planak ere aktibatzea, enpresako zein kanpoko baliabideak hedatuz.

Simulazioan, egiazko kasu baten aurrean behar bezalako jarduketa bermatzearren, idatzizko zein telefono bidezko komunikazioak sortu ahal izango dira ariketari lotuta. Webgune honetan igorri eta argitaratuz gero, simulakro hitza sartuko da komunikazio horietan guztietan.

Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari, Larrialdien Kudeaketa eta Babes Zibileko Sailari, Bizkaiko osasun publikoko larrialdiei, Babes Zibilaren Bizkaiko ordezkariordetzari, URAri, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.