Jose Miguel Arzuaga Petronor Alba Emissions Free Energy-ko zuzendari teknikoak Aclima Basque Environment Cluster-ek antolatutako deskarbonizazioari buruzko jardunaldi batean parte hartu du.
“Decarbon Hub” deritzon ekimen honen helburua “karbonoak baliabide bezala duen potentziala nabarmentzea izan da, egungo industria-kudeaketari lotutako deskarbonizazio-estrategia baten alde apustu egiteaz gain, EBko Industria Itun Garbiaren helburuekin lerrokatuta eta Ekonomia Zirkularraren printzipioetan oinarrituta.
Karbonoaren atzitze, biltegiratze eta erabilerari buruzko mahai-inguruan, Arzuagak deskarbonizazioari buruz hitz egin du, Euskadik sektore honetan dituen erronkak eta Petronorrek CO2 balorizatzeko abian dituen ekimenak barne hartuta.

