Petronorrek bat egin du berriro ere Doberel Fest jaialdiarekin, deskarbonizazioaren bultzatzailetzat

Petronorrek deskarbonizatutako autobusa eskaini du Doberel jaialdiaren hirugarren edizioan, jendeari autobus-zerbitzua emateko.

Rock, punk eta ska estiloko sei talde bildu dituen ekitaldiak doako autobus-zerbitzua eskaini die bertaratutakoei, 23:00etatik 04:00etara bitartean, Muskiz Kabiezesko metro-geltokiarekin lotzeko, Las Carreras, Gallarta eta Nocedaletik igarota.

Ondoz ondoko hirugarren urtez jaialdia deskarbonizatzen jarraitzeko asmoz, Petronorrek lagatako autobusak erregai berriztagarriak erabili ditu. Erregai horiek erabilitako landare-olioa bezalako hondakin organikoak eta biomasatik zein nekazaritzako elikagaien industriatik ateratako hondakinak erabiliz ekoizten dira. Horrela, zabortegietara bideratu beharreko hondakinen kopurua murriztu eta CO2 eta berotegi-efektuko beste gas batzuen isurpenak gutxitu dira