Petronorrek Erdi Aroko arkitekturari buruzko hitzaldia antolatu du

Petronorrek, Ondare Arkitektonikoaren Europako Jardunaldien lankidetzaz, arkitekturari buruzko hitzaldia antolatu zuen larunbatean, Juan Manuel González Cembellin historialaria protagonista zuela.

“Zer gertatu zen gure dorreekin? Butroe eta Muñatoizen artean” izenburupean, Erdi Aroko dorreen bilakaera errepasatu zuen Muñatoizko Atartean (Salazartarren Jauregi zaharra) antolatutako hitzaldian. Horretarako, eraikuntza bukolikoenaren adibide diren bi kasu hartu zituen hizpidetzat: Butroe, gaztelu erromantiko bihurtutako dorrea, eta Muñatoiz, abandonatutako dorrea.