“Industria Sektoreko ETE eta Enpresa Handietako Energia Eraginkortasunaren inguruko Jarduketak” delakoaren barruan, Petronorrek funtsak honako proiektu hauetarako erabiliko ditu: “HD3-C-1 turbinaren ordezpena” eta “HD3ko diesel produktuen beroaren berreskurapena”. Hona hemen ekimenen irismena eta sortutako laguntza:
HD3-C-1 turbinaren ordezpena
- Guztizko inbertsioa: 2.083.000,00 €
- Lortutako laguntzaren zenbatekoa: 550.500,00 €
- CO2 isurpenen murrizketa (tona/urte): 11.758,83 tona CO2 urtean.
HD3ko diesel produktuen beroaren berreskurapena
- Guztizko inbertsioa: 630.661,11 €
- Lortutako laguntzaren zenbatekoa: 189.198,33 €
- CO2 isurpenen murrizketa (tona/urte): 2.838,47 tona CO2 urtean
Bi ekimenen artean, 2.713.661,11 euroko guztizko inbertsioa bideratuko da. Konpainiak 739.698,33 euroko guztizko laguntza lortu du, eta honi esker, urtean 14.597,30 tona CO2 gutxiago isuriko dira.
Bi proiektu hauek, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioak energia-iturri berriztagarriekin zein sistema termiko berriztagarrien ezarpenarekin lotuta eman eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) kudeatzen dituen autokontsumo eta biltegiratzerako pizgarrien programari atxikita daude.

