FCC Unitatea abian jartzea eta HD3 Hidrodesulfurazio Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi du, atzo egindako geldialdiaren ondoren, FCC unitatea martxan jarriko duela. Era berean, geldialdia egiten ari da HD3 Hidrodesulfurazio Unitatean (2. Lantegia).

Abiarazteko sekuentzian eta geldialdian, ezarritako segurtasun-prozedurak betetzen ari dira. Hala ere, litekeena da aldian-aldian suzian sugarra areagotzea.

Aldez aurretik, horren guztiaren berri eman zaie Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari, Industria eta Energiako Bizkaiko Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko koordinatzaileari, SOS Deiak-i, Ertzaintzari eta Abanto Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei.