Jose Ignacio Zudaire, Petronorreko CEO berria

Petronorreko Administrazio Kontseiluak Jose Ignacio Zudaire konpainiako Kontseilari Ordezkari berria izendatu du gaur.

Zudaire Petronorreko kontseilaria eta kontseilari ordezkariaren albokoa izan da orain arte, eta ibilbide luzea egina du konpainian, 2013an sartu baitzen, Zabalgarbitik eta aurretik Eusko Jaurlaritzatik igaro ondoren, Egun, Hidrogenoaren Euskal Korridoreko eta Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea da.

Garrantzizko aurrerapenak nagusi izan dituen Jose Gregorio Luque orain arteko kontseilari ordezkariaren zuzendaritza-aldiaren ondoren, Administrazio Kontseiluak J. G. Luquek egindako lana eta lorpenak aitortu eta honen ikuspegia, ahalegina eta konpromisoa eskertu ditu.

Haren zuzendaritzapean, konpainiak eraldaketa-prozesua hasi du Petronor enpresa eraginkorragoa eta lehiakorragoa bihurtzeko, aldaketa sakonak tarteko dituen egungo testuinguruan bere etorkizuna eraikitzeko lan egiteaz gain. Petronorrek irmotasunez aurrera egin du eraldaketarako ibilbide-orri horretan, eta orain beste bultzada bat ematea erabaki du ezarritako bidean aurrera egiteko.

Errelebo honekin batera, Repsolen ibilbide luzea egina duen Julián de la Calle lantegiko zuzendari izendatuko da.

Otsailetik aurrera hasiko da errelebo-prozesua, eta martxoaren 30ean amaitu, egun horretan gauzatuko baitira aldaketa horiek guztiak.