Ikustaldian, bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu konpainiak erregai berriztagarrien inguruan dituen estrategiak, baita Petronorrek deskarbonizazioaren arloan abiarazitako ekimenak ere.
Bisita honekin bat eginez, itsasontziz iritsi da 1.200 tonako egitura metalikoa, ekipamendu guztiei eutsiko diena. Eragiketa honetan 190 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, aurrefabrikatutako egitura Petronorreko terminalera eramateko maniobra osoa egin ahal izateko. Hauxe izango da erregai sintetikoak ekoizteko instalazio nagusia, atzitutako CO2tik eta portuan bertan instalatuta dagoen 10 MWeko elektrolizagailuak ekoitzitako hidrogeno berriztagarritik abiatuta.
Egitura osatzen duten hiru moduluak 2024ko udaberrian hasi ziren eraikitzen. Behin amaituta, 3,5 itsas-miliako bidaia egin dute Sollana lurmuturreko kairaino, izan ere, bertan daude Petronorren Deskarbonizazio Huba eta egun eraikitzen ari den erregai sintetikoen lantegia.
Erregai sintetikoen lantegiak urtean 2.000 tona ekoizteko gaitasuna izango du, 146 milioi euroko inbertsioa tarteko, eta erabat jardunean egongo da 2027aren hasieran.

