Meatze Arroen Txapelketa eta Petronor, bat eginda minbiziaren aurka

Meatze Arroen Txapelketaren hirugarren edizioa, 2025eko uztailean egindakoa, eta horren babeslea, Petronor, minbiziaren aurkako borrokan batu dira edizio honetan eta 3.400 euro bildu dituzte arlo horretan lan egiten duten bi elkarterentzat.

Funts horiek “La cuadri del Hospi” haur minbizia humanizatu, sozializatu eta ikertzea eta hezur-muinaren dohaintza zabaltzea xede dituen elkarteari eta Aspanovas Bizkaiko Haur eta Nerabe Minbizidunen Elkarteari banatu zaizkie. Bi erakundeek 1.700 jaso dituzte Ortuellako Meatze Arroen Elkartearen eskutik.

Aurten, Ortuellako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu eta emakumezkoen futbola sustatzea helburu duen Meatze Arroen Txapelketaren laugarren edizioa jokatu da, eta bertako zein beste toki batzuetako 400 jokalarik baino gehiagok parte hartu dute.