Petronorrek jakinarazi nahi du ohikoak baino bentzeno-maila altuagoak detektatu direla, San Juliango estazioaren inguruan baino ez, eta horien jatorria estazio horretako gasolina-andel batean izandako gorabehera izan dela.
Petronor segurtasun-protokoloetan ezarritako neurri zuzentzaile guztiak aplikatzen ari da lurrunketa minimizatzeko eta gorabehera ahalik eta azkarren konpontzeko.
Era berean, lankidetza estuan dihardu Segurtasun, Ingurumen zein Osasun (Osasun Publikoa) arloetako eskumenak dituzten Eusko Jaurlaritzako sailekin, etengabeko ebaluazioa egin dezaten. Jarraipen honen emaitzen arabera, mailak pixkanaka eta azkar jaisten ari dira enpresak hartutako neurrien ondoren, eta aurrealerta-mailaren oso azpitik daude une honetan. Gorabehera puntuala eta iraupen laburrekoa izan da.
Osasun Sailaren Informazio-oharra

