EHUko errektorego-taldeak Petronor bisitatu du

Joxerra Bengoetxea EHUko Errektorea Muskizen izan da, Petronorren jarduera eta 2050ean zero isurpen garbi lortzeko enpresan egiten ari diren ekimenak bertatik bertara ezagutzeko.

Harekin batera, Estitxu Garai Bizkaiko Campuseko Errektoreordeak eta Gotzone Barandika Transferentzia eta Nazioartekotze arloko Errektoreordeak deskarbonizazioa industriatik eta teknologiatik bultzatzeko enpresak abian dituen proiektuak ezagutzeko aukera izan dute.

Manu Núñez Petronorreko CEOaren albokoa eta Juan Diego Petronorreko negozio-garapenerako eta erakundeekiko harremanetarako zuzendariaren ondoan zituztela, bertaratutakoek gertu-gertutik ezagutu ahal izan dituzte, landare-olioa bezalako hondakin organikoak eta biomasatik zein nekazaritzako elikagaien industriatik ateratako hondakinak erabiliz gero eta erregai berriztagarriagoak ekoiztea ahalbidetuko dituzten ekimen guztiak.

Azkenik, findegiaren barruko aldea bisitatu dute, kontrol-gela barne, 2023an martxan jarri zen 2,5 MWeko elektrolizagailuari eta 100 MWeko elektrolizagailuaren obren hasierari arreta berezia emanez.