Petronorrek eta Cámarabilbao University Business School-ek erregairik jasangarrienak bultzatzen dituzte gazteen artean

Gaztea, konpromisoa eta ekintza. Hiru ideia horien inguruan, Cámarabilbao University Business School-ek (CUBS) eta Petronorrek jasangarritasunaren eta erantzukizunaren inguruko kontzientzia soziala eta gazteen balioak islatzea xede nagusi duen ekimena garatu dute.

Horren harira, Preunica programaren XV. edizioaren barruan, 35 ikastetxetako Batxilergo eta Heziketa Zikloetako bigarren mailako 1.100 ikaslek baino gehiagok gazteen artean erregai jasangarriagoen alde apustu egiteko motibazioa susta dezaketen ekintzak garatzeko aukera izan dute, orainaren eta etorkizunaren arteko lotura indartzearren.

Ekimen guztiak aurkeztu ondoren, 10 ikastetxe finalistak EICren (Energy Intelligence Center) instalazioetan bildu ziren atzo, sariak banatzeko ekitaldian parte hartzeko. Galan, harrera egin ziten ikasleei José Ignacio Zudaire Bilboko Merkataritza Ganberako presidente eta Petronorreko CEOak, Manuel Nuñez Petronorreko Berrikuntzako zuzendariak, Guillermo de la Rica Cámarabilbao University Business School-eko zuzendariak eta Peru Badiola Bilboko Merkataritza Ganberako merkataritza-zuzendariak.

Proiektu onenaren saria Escolapios ikastetxeak jaso du, Urdaneta ikastetxea eta Askartza Claret ikastetxea atzetik zituela.