Atzo eguerdian itzuli ginen lanera gure Itsas Terminalean. Arratsaldean, petrolio-ontzi bat porturatzeko maniobrak egin genituen, Uraletatik zekartzan 100.000 tona Gordina deskarga zitzan. Fuel-olioa eta gasolina zekartzaten bi itsasontzi ere porturatu zuten, esportatzeko biak.
Aste honetan jarduera horrekin jarraituko dela uste da, itsasoa nahiko ongi egongo da (2,5 metro inguruko olatuak eta olatuen artean 12 segundo). Asteburuan izango dugu informazio gehiago hurrengo asterako iragarritako itsas baldintzei buruz.