Joan zen igandetik aurrera eta bertan irauteko asmoz, jendeaurrean azaltzen daMuskizko Kultura Etxean 27 argazkiren bilduma, non industria iraultzarekin batera hasi eta orain arteko ikuspegiak eskaintzen diren.
Duela sei urte Udalak ekin zion bertako artxiboetan eta zenbait hiritarren ekarpenetan aurkitu ahal izan diren milaka argazkiren digitalizazioari, eta, hain zuzen ere, euretariko aukera da erakusketa honetan plazaratzen dena. Erakusketaren helburua ez da harrokerietan hastea, ezta herriaren historia zentzu akademikoan aztertzea ere, sarri asko hiritarrek ezagutzen ez duten antzinako Muskizen berri ematea baizik