Repsolek eta Bizkaiko Gurutze Gorriak atzo sinatu zuten elkarrekin 2009rako ituna. Hitzarmen honen arabera petrolio-enpresak 54.000 litro erregai eskainiko dizkio Gurutze Gorriari itsas-salbamentutan zein bestelako segurtasun-zerbitzutan erabili ditzan.
Gurutze Gorriaren izenean sinatu zuten ituna Iñaki Irusta, Euskal Gurutze Gorriaren lehendakariak eta Daniel Lopez, Bizkaiko buruak. Repsolen izenean, berriz, Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak.
2008an Espainiako Gurutze Gorriak 2.040 ekintza egin zituen itsasoko laguntza lanetan. Hauetariko %50a salbamendu eta bilaketa ekintzak, %10a osasun laguntza eta larrialdiko ebaluazioak, itsas-segurtasuneko ekintzak %16a, %13 kutsaduraren aurkako ekintzak eta azken %12a heziketa lanak izan ziren.