Repsolek beste gas-aurkikuntza bat egin du Algerian, aurreko urtarrilean egindako aztarnategien ildo beretik eta konpainiak estrategikotzat jotzen duen eremuan. Bigarren aurkikuntza honek baiestatzen du inguru-minguru honen aukerabidea. Repsolek %33,75en partaidetza du eta patzuergo-aurkitzailearen eragile nagusia da.
Azken aurkikuntzek sustatzen dute Repsolentzat Algeriak duen garrantzia, ipar-Afrikako estatu honetako hidrokarburu-baliabideak lau aldiz biderkatu baititu azken bi urteotan. Repsolek 35 aztarnategi miatu nahi lituzke 2009an zehar, iaz ekindako erritmoari eutsiz, 2008an arakatutako 40 putzuen markaren gainetik alegia.