Petronorrek bi sarrera eskainiko dizkie Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbenako biztanleei hurrengo maiatzaren 13an Valentzian jokatuko den Kopa finalera joateko aukera izan dezaten.
Lehiaketari “Zatoz Kopara” deritzo eta Internetez baino ez da bideratuko webgune honen bitartez. Lehiaketan parte hartuko ahal izango dute ligako porran jokatu ohi duten hiru udalerrietako biztanleek eta sarrera biak Athletic-ek etxetik kanpo jokatuko dituen liga-partiduen emaitzetako bat asmatzen dutenen artean zozketatuko dira.
Interesik dutenek lehiaketan parte hartu ahal izango dute datorren ostiraleko –apirilak 17- goizeko 10etatik maiatzaren 4eko goizeko 10ak arte. Egun beronetan zozketaz erabakiko da sarrerak nori eman eta irabazlearen izena jakiteaz gainera hiru ordezkoren izenak ere zehaztuko dira. Aldi berean, irabazleak logela bat bereganatuko du partidu osteko gauerako.