Petronorrek Muskizko Jubilatuen Elkarteari eskaini dizkio, maiatzaren 13an Mestallan jokatuko den partidua dela eta, Athletic-ek petrolio-enpresari luzatu dizkion agintari-palkoko jesarleku biak.
Erreserbak, Valentziarako joan-etorria hegazkinez, bi gautarako ostatua eta vip deritzon eremuetarako sarrerak –catering-a tarteko- biltzen ditu. Horrez gainera, pack-bidaiak beste hainbat opari eskaintzen ditu, hots: sei polo, lau elastiko, bi lepoko, bi ikurrin, bi zapi, lau txano, bi motxila, beste bi gorbata eta pin bi. Hau guztia Petronorrek Muskizko Jubilatuen Elkartearen eskutan jarriko du egokien iruditzen zaien eran banatu ditzaten.