Loiuko Urdaneta ikastetxeko ikasle-taldeak bisitatu zuen atzo Findegiaren hainbat instalazio.
Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman zizkien. Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioen zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat eman zuten bisita.
Bisita honekin lau dira Apirilean zehar egindakoak eta sei talde gehiago dira hilabete honetan Petronor ezagutzera etorriko direnak.