Petronor.com-eko porrako parte hartzea aurrekoaren halako hirukoa da

Athleticek etxean jokatzen dituen partidetarako Maetzaldeko herritarren artean sarrerak banatzen dituen Petronor.com webeko porraren partaidetza lehengoaren halako hirukoa da sariak Kopako finalerako sarrerekin zabaldu direnetik.

Batez beste Muskiz, Zierbena  eta Abanto-Zierbenako 700 biztanle dira Petronor enpresak irailetik aurrera antolatzen duen  porran esku hartzen dutenak. San  Mamesen jokatzen diren partidetan zortzi tribuna zozketatzen dira etxetik kanpo Athleticek jokatzen dituen partidetan lortzen dituen emaitzak asmatzen dituztenen artean.

Numancia taldearen aurkako partidatik aurrera ligako porra honetan parte hartzen duten hiru udalerri horietako auzokideak, aldi berean, Valentzian jokatuko den finalerako bi sarrera eta  hotel baten gau bat igarotzeko zozketan sartzen dira. Aukera honen ostean parte hartzaileen kopurua lehengoaren halako hirukoa da, dirudienez    askorentzat Mestallara iristeko azken aukera ere badelako. 

Athleticek Betisen aurka jokatuko duen partida ikusteko sarrerak irabazi dituztenak ondoko hauek dira: Eneko Ruiz Madrazo, Irati Bideguren San Vicente, Nerea Ciprián Santos, Unai Artetxe Arco  eta José Enrique.