Repsol.com Espainiako Internet ataririk onenatzat aukeratua izan da hirugarren aldiz, Cap Geminik garatutako Energia eta Internet enpresen sektorearen gaineko txostenaren arabera.
Honela, Repsol.com ongien baloratutako ataria da, bai energia eta utilities enpresen artean eta baita petrolio sektorean ere. Repsol azaltzen arlo guztietako emaitza globaletan buru eta markaren presentzia, diseinua eta edukien aniztasun zabala dira ongien baloratutako alorrak.
Txostenaren hirugarren edizio honetan ehun irizpide baino gehiago hartu dira kontuan web korporatiboetako bakoitza baloratzerakoan. Horietan, hainbat alderdi hartu dira aintzat, alderdi teknikoak –marka-irudia, diseinua, edukien arkitektura edo irisgarritasuna, esaterako– , bezeroarentzako zerbitzua, I+G+B edo ingurumenari eta garapen jasangarriari buruzko informazioa etab. Aldi berean, balorazio altua jaso du hizkuntza-bertsio ezberdinen (katalanez, galizieraz eta euskaraz) aukerak eta baita atariak dituen bestelako bertsioek ere.