Bihar, hilak 22, Athleticek Madeirako CD Nazionalaren aurkako UEFA kanporaketaren hurrengo partida jokatuko du. Ondoko helbidera posta elektroniko bat bidaltzen duten aurrenengo lau internautek tribuna bina irabaziko dute: info@petronor.com
Interesik dutenek adierazi beharko dituzte euren izen-abizenak, helbidea eta NAN zenbakia. Sarrerak irabazleen izenean egongo dira Petronor.infon (Zendeja Kalea 31, Muskiz), eta ostegun iluntzeko 18:00ak arte jaso ahal izango dira.