Gaur egungo instalazioen hobekuntza

Fuel Oila Murrizteko Unitatearen eraikuntzak –sekula izan den euskal inbertsio industrialik handienak– aurrera darrai. Hamar hilabete joan dira dagoeneko obrak martxoan hasi zirenetik hona eta egitasmo osoaren %20 burutu samarra dago jadanik. Aurrekontu guztia 825 milioi euro da, honez gero 750 milioi besteko kontratazioak egin dira, eta orain arte jasotako materialak 400 bezainbatekoak dira. Aurtengo urtea amaitu orduko, berriz, egindako ordainak 300 milioi inguru izango dira.

 

Aldi berean, gaur egungo Findegian indarrean dauden instalazioak ere eraberritzen joango dira emeki-emeki, URF egitasmo berriak erakarriko dituen premiei denboraz erantzun ahal izateko. Esate baterako, H4 Hidrogeno Unitatearen eguneratze-prozesua edo “revamping” delakoa kasu.

Egunotan jarri da Belgikan egindako H4R6 erreaktorea. Hobekuntza teknologikoaz gainera, instalazio berri honek Hidrogeno Unitatearen ahalmenak eta aukerabideak areagotuko ditu.