Urtarrilaren 22an, Muskizko Somorrostro Lanbide Hezkuntza ikastetxean, Marzelo Gangoiti sariaren XIV. Ekitaldia eratuko da eta aurtengo garaikurrak banatuko. Sariketa hau Bizkaiko Foru Aldundiaren, SPRIren eta CEBEKek laguntzaz eratu ohi da. Sarrera-txostena Txema Gisasola Euskaliten lehendakariak eskainiko du.
Ekitaldia Patxi Lopez lehendakariak burutuko du, Iñaki Hidalgo Ekonomia Sustapeneko foru-diputatuarekin zein Gonzalo Riantxo Muskizko alkatearekin batera. Horrez gainera, bertan izango dira Tomas Orbea, SPRIren zuzendari nagusia; Jose Maria Vazquez Eguskiza CEBEKen lehendakaria eta Angel Maria Unzueta, Bilboko gotzaindegiko bikario nagusia.