Hamar hilabete joan dira aurreko martxoan Fueloila Murrizteko Unitatearen eraikuntzari ekin zitzaionetik hona, findegiaren lehiakortasuna areagotzeko erabakitako inbertsioen hildotik. Bestelakorik ez bada, esan bezala egitasmo berria 2011ko udaberrian jarriko da indarrean.
Honez gero eraikuntza guztien %20 jaso ahal izan da. Egitasmoaren aurrekontu osoa 825 milioi euro bezainbatekoa izango bada, honez gero 750 inguru esleitu dira. Hauetarik, material eta ekipamendu-horniketan 400 milioi jaso dira eta dagoeneko 300 milioi erabat ordaindu.