Arena hondartzako urak, bikainak

Arena hondartzako bainu-uraren kalifikazio ofizialak sekulako hobekuntza ezagutu izan du azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren ikerketa-lanek adierazten dituzten datuen arabera. Egungo egoeran bikaintasuna da nagusi.

 

Duela bi urteko datuak, 2008koak alegia, 2007ko baino dezente hobeak izan baziren ere, 2009koek, berriz, 2008ko emaitzak berretsi eta zindotu dituzte.

Ingurumen Ministeritzak zein Europako Batasunaren arautegiek indarrean jarri ohi dituzten baldintzen arabera, Arena hondartzako ur-kalitatea zertan den aztertzeko egin ohi diren hiru (eskuinaldean, erdian zein ezkerraldean) analisien emaitzak ezin hobeak izan ziren une oro eta bainu-ura BIKAINtzat segurtatu.