Petronorrek UEFAra gonbidatzen zaitu

UEFAren kanporaketaren hurrengo partida dela eta, Athletic-ek Andercht-en aurka otsailaren 18an San Mamesen jokatuko duenez gero, Petronorrek sei tribuna-sarrera zozketatuko ditu ondoko egunetan.

 

Hiru pack zozketatuko dira, bi sarrera bakoitzeko, eta parte hartu ahal izateko aukera ezin errazagoa da. Ez da behar izango webgunean dagoen eskabidea norberaganatu baino, behar bezala bete eta Petronor.info bulegoan (Zendeja kalea, Muskiz) horretarako apropos jarritako kutxan sartu.

Partaide bakoitzeko inprimaki bakar bat baino ez da onartuko eta epea otsailaren 16an amaituko da, arratsaldeko 5etan. Zozketa egun berean egingo da. Zorte on gero parte hartzaile guztiei!