Petronorrek jakinerazi nahi du, hainbat urtetatik behingo Konbertsioaren geldialdiarekin batera egin beharreko zenbait mantenu-ekintza dela-eta, otsailaren 13tik aurrera Planta 1eko Ekoizpen Unitateak gelditzeari ekingo zaiola aldika-aldika.
Geldialdi honen ustezko iraupena 10 egunekoa edo izango da; aldaketarik balego, garaiz emango da guztiaren berri.
Geldialdiak dirauen artean, ez dira itxaro gelditzeko zein abian jartzerakoan jazo izaten diren ohiko gertakariak baino, prozedura guzti hauek aldez aurretik finkatuak dauden betekizunen arabera egiten baitira beti ere.
Honen guztiaren berri eman zaie aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari, Industria eta Energiaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari, Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako udalei, SOS-Deiaki eta Ertzaintzari.