San Julian auzune osoak omendu du gaur Bernardina Joya, beronen ehun urtebetetzea dela eta. Zorionak. Bernardina Sevillako Jilenan jaio zen 1910eko otsailaren 10ean eta 45 urte daramatza Euskadin bizi izaten. Alegria erresidentziak urtebetetze biribil hau ospatu nahi izan du eta baita, aldi berean, bere egoitza San Julianen kokatu zueneko hogeigarren urtea ere.
Aurrenik meza izan da eta, gero, berrehun mahaikideen arteko paella-jana Muñatones Jauregia izeneko ostatu-jatetxean. Zer esanik ez, ez da lorerik, saririk edota oparirik falta izan, Foru Aldundiaren zein Udalaren partez, Gonzalo Riantxo alkatea tarteko, eta baita Petronorren aldetik ere.
Argazki gehiago hemen